Faktoria
Artea
'Oinarrizkoak diren gutxieneko batzuk eskatzen ditugu'
Pedro Ormazabal, Artekale elkarteko zuzendaria izan dugu gaurko saioan. Taldeak, gutxieneko batzuk eskatu ditu prestaketak duintasunez egin ahal izateko.
-
5:48 min
Pedro Ormazabal, Artekale elkarteko zuzendariak, kaleko artisten lana duintzeko aldarrikapena egin du gaurko saioan. Elkartea, 2004an sortu zen, eta egun, handitzen ari den elkartea da. Euren prestaketak ganoraz egin ahal izateko, gutxieneko batzuk eskatzen dituzte, adibidez, arropa aldatzeko toki bat, antzezteko espazio duin bat edo antzezlanetan zaintza eta segurtasunaz arduratzen den norbait.
Iparraldean eta Frantzian kaleko artisten egoera bestelakoa da, izan ere, babes gehiago dute hemengo artistek baino. Horrez gain, urteko egun bat kaleko nazioarteko arteen eguna izatea ere eskatzen dute, bereziki, uztailaren 7an, egun horretan bertan erorita hil baitzen Madrileko artista bat.