Faktoria
Paxkal Indo
'Gobernu gazte eta zentralista honekin, militantzia gogortu beharko dugu'
Seaskako presidenteak azaldu du bost irakasle gutxiagorekin abiatuko dutela ikasturtea, ikasle kopuruak gora egin arren. Protestaldia egingo dute Tourreko Euskal Herriko etapan.
-
16:01 min
Seaskak bere diru guztiak jarri ditu hamar irakasle ordaintzeko, baina aurreko urtekoak baino bost profesional gutxiagorekin abiatu beharko dute ikasturtea, Frantziako Hezkuntza arduradunek hezle gehiago ez onartzeko erabakiari eusten baitiote. 'Argi dago', esan du Paxkal Indo presidenteordeak 'ez dutela Frantzian frantsesa besterik nahi', 'nazionalismo zentralista gogorra berrezarri nahi dutela', eta gogorra izango dela hemendik aurrerako bidea. 'Ikasturte borrokatsua izango dugu', iritzi dio: 'Ez ditugu orain arte lortutakoak galtzen utziko'. Hori dela eta, militantzia gogorrari heldu beharko diotela onartu du.
Aldarrikapen hori bera Tourrera eramango dute larunbat honetan, Frantziako txirrindularitza probak Senpere eta Ezpeleta artean egingo duen etapan. Indok jakinarazi duenez, Ipar Euskal Herrian diren 36 ikastolak ari dira mobilizazioa antolatzen, gurasoak buru direla. 'Erakutsi nahi diegu hemen garela, nor garen eta zer nahi dugun', azpimarratu du.