Faktoria
Xabier Isasi
'Sentitzen dugu Madrilera denon izenean joateko kontsentsurik lortu ez izana'
Bizkaiko Pentsiodunak Martxan Elkarteko ordezkariak ukatu egin du kolektiboaren artean zatiketarik dagoenik. Euren jardunak elkartasunean oinarritutakoa izaten jarraituko duela berretsi du, gainera.
-
5:39 min
'Asanbladaz funtzionatzen dugu. Eztabaida asko izaten da; mugimendu asko gara eta mugimendu bakoitzaren barruan ere pentsaera diferenteak ditugu', azaldu du Xabier Isasi Bizkaiko Pentsiodunak Martxan elkarteko ordezkariak. Bestalde, ukatu egin du kolektiboan zatiketarik dagoenik, eta orain arte aho batez aritu direla azaldu du, nahiz eta oraingoan ezin izan den: 'Sentitzen dugu Madrilera denon izenean joateko kontsentsurik lortu ez izana'.
Argitu duenez, kolektiboko elkarteetako batek adierazi zuen eurek jaso zutela gonbidapena eta koordinkudeko beste elkarte batzuren haserrea eragin zuela horrek. Hala eta guztiz ere, hemendik aurrera ere batzarrean batuta jarraituko dute denek. 'Astelehenetan biltzen garen jendeari zor gaitzaizkio", azpimarratu du Isasak.
Estatuko koordinakundeko 12 bat kide izango dira bihar Espainiako Gobernuko ordezkariekin batuko direnak. Isasak adierazi duenez, ez dute esperantza handirik, baina elkarrizketa proposamen guztiak ongi-etorriak direla azpimarratu du: "Hitz egitea beti da positiboa".