Itxi

Faktoria

Gaur

Etorkizuna alda dezaketen teknologiak, 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Gainera, Jaurlaritzak taxien lizentzien eskumenen inguruko zer proposamen jaso duen jakingo dugu, Donostiako Untzi Museoko kanpaian inguruan arituko gara eta pintxopotea egingo dugu Pello Reparazekin.

Saioarekin hasteko, 07:00etan albistegia izango dugu, eta geroxeago, 08:00ak aldera, bigarren albistegia izango dugu. Bertan, Jaurlaritzak sustapen ministerioan taxien lizentzien eskumenen inguruko zer proposamen jaso duen landuko dugu, Eusko Jaurlaritzako Garraio Antolamenduko zuzendaria den Jabire Bijuesca gonidatuarekin.

08:30ean, solasaldia izango dugu Maite Zabalza eta Iñigo Cabiecesekin batera.

09:00etan, etorkizuna alda dezaketen teknologien inguruan arituko gara Joseba Lakaren eskutik.

09:30ean, Donostiako Untzi Museoko kanpaian inguruan mintzatuko gara Ana Iza komunikazio-arduradunarekin batera. Segidan, Garikoitz Etxebeste fisioterapeutak bizikleta neurrira ez eramateak ekar ditzakeen lesioen inguruko hainbat aholku emango dizkigu. Gainera, "blai" aurrerapena ere izango dugu, Maddi Castrorekin batera.

10:00etan, zaratategia izango dugu Ana Goitiaren eskutik. Baita musika hamabostaldia ere Oihana Mugerzarekin.

10:30ean, EHUko udako ikastaroez mintzatuko gara Ekaitz Herrera eta Maitane Subijanarekin batera.

11:00etan, pintxopotea izango dugu Pello Reparaz abeslariarekin.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!