Faktoria
Hilaren 8an
Maria Solanari elkarrizketa, gizarte ideala, eta teleizozkiak, asteazkeneko Faktorian
Euskadi Irratia
Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arreba bera, Albistegian elkarrizketatuko du saioak; magazinean, surfa ere izango dute hizpide, hainbat apustu historikorekin batera.
-
Argazkia: EiTB.
Abuztuaren 8an, asteazkenarekin, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioak Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramailea elkarrizketatuko du, 8:30ak aldera; magazinean, gizarte ideala izango dute hizpide, 9:00etan, eta, halaber, gerora, teleizozkiez mintzatuko dira, bai hainbat apustu historikoz ere.
8:00etan, Idoia Zabalza, alegia, Mikel Zabalzaren arreba elkarrizketatuko dute; ohi bezala, ordubete lehenago, 7:00etan, lehen albistegia hasiko da.
9:30ean, German Urteagak bertsoa ekarriko du, ‘Transexuala’, eta 10:00ak baino lehen Maddi Castrok 'Blai'ren aurrerapena egingo du. Albisteen ostean, Iñigo Gaitonekin, Lur Iglesias ume surflariarekin eta azken horren aitarekin (Ruben du izena, surf-hezitzailea da), kirol horren gainean hitz egingo dute.
10:30ean, apustu historikoen txanda iritsiko da. 11:00etan, aldiz, musika izango dute, Euken Ostolazarekin, eta 11:30ean Arnoldo izozki-dendara joango da saioa; izan ere, ‘teleizozkia’ asmatu dute Arnoldon, Donostian.
Ohi bezala, 11:30etik 12:00etara, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da, saioa amaitzeko.
Ez galdu ‘Faktoria’, 7:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian.