Itxi

Faktoria

Idoia Zabalza

'Edukirik gabeko lege batek ez dakit nola babestuko duen egiarako eskubidea'

Aitortza behar den arren, inportanteena egia jakitea dela azpimarratu du Mikel Zabalza zenaren arrebak: 'Guren senideek bizitza galdu zuten baina zor diegu egia jakinaraztea'.

  • Mikel Zabalza

    4:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Gure kasuan, egia aitortzea, gauza asko aitortzea da. Hori ukatzen ari dira behin eta berriz eta orain ere gauza bera da', esan du Idoia Zabalza, Mikel Zabalza zenaren arrebak, Espainako Konstituzio Auzitegiari jarri dioten helegitearen ondotik. 'Guretzako oso garrantzitsua da egia jakitea', esan du. 'Gure senideek galdu zuten bizitza baina guk zor diegu nola hil ziren jakiteko dugun eskubide hori. Eta egia inoiz jakingo balitz, bidezko ondorioa litzateke justizia etortzea'. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak Polizia gehigikerien biktimen legea aldatzearekin, ezkor agertu da.