Itxi

Faktoria

Eduardo Santos, Podemos

'Memoriaren institutua Rozalejon egitea norekin negoziatu du Barkosek?'

Maravillasekoek 'gizartearen onurarako' duten proiektua ezagutu aurretik, jabetza lehenesten ari dela leporatu dio Nafarroako Gobernuari.

  • Eduardo Santos, Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusia. Argazkia:EFE

    23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroako Gobernua sostengantzen duen laukoaren artean ezadostasun iturri izaten jarraitzen du Maravillas gaztetxeak. Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak Uxue Barkosi leporatu dio, guztiaren gainetik, Marques de Rozalejo eraikinaren jabetza defenditzea eta gogoratu dio ezin dela Memoria Historikoaren Institutuari buruzko proiketua erabili 'aitzakia moduan' eraikin hori hustutzeko: 'Norekin negoziatu du hori? zein diru jarriko du horretarako?', galdetu du. 'Egia da jabetza publiko bat dela eta hori baliatu behar dugu politika publikoak egiteko', esan du, eta alde horretatik dei egin dio Gobernuari gazte hauek 'gizartearen onurarako' duten proiektua zein den ezagutzeko 'mahai baten bueltan eseri daitezen'. 'Ezin da', erantsi du, mugimendu sozial hori gaitzetsi okupak direlako bakarrik'.

Ezadostasunak ezadostasun, laukoaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitu du Santosek eta datorren legegintzaldira begira eredu hori errepikatzeko prest agertu da, 'partehartze handiagoa' nahiko luketen arren. Azaldu du ez duela kalkulua egin Nafarroako Podemosen izan den zatiketak zein eragin izango duen hauteskunde emaitzetan, eta 'Laura Perezen taldeak zer egingo duen inporta gabe' eurak euren proiektua azaltzen eta defenditzen jarraituko dutela agindu du. Balorazio positiboa egin du Nafarroako legegintzaldiaz, 'UPN aldentzea', 'ezberdinen arteko elkarrizketak irautea' eta 'neurri sozialak bultzatzea' lortu dela azpimarratu du, eta Iruñeko Parlamentuan adostutako erreforma fiskala nabarmendu du denen gainetik. Santosentzat, gainera, eredu da erreforma hori Podemosek Pedro Sanchezekin, aurrekontuetara begira, abiatuko duen negoziaziorako. '84 diputatuarekin oso zaila da gobernatzea akordiorik gabe. Aurrekontuak izateko negoziatu egin beharko du. Politika publikoak berreskuratu behar ditu aurrekontu legeak eta sarrera ekonomikoak lortzeko zorua jarri, Nafarroan egin genuen bezala', amaitu du.