Itxi

Faktoria

Abuztuak, 20

Haur-eskolak, kirolak eta autokarabanak, asteleheneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Horrez gain, Autoen WLTP protokolo berriaren harira, merkatuan zer gertatzen ari den ikertuko dute Aitor Urrestik, Mario Garciak, Igor Aranburuk eta Jon Tolaretxipik.

  • Autokarabanak

Albistegian, pentsiodunek antolatutako manifestazioaz arituko da Xabier Isasa. Ondoren, Autoen WLTP protokolo berriaren harira, merkatuan zer gertatuko den ikertuko dute Aitor Urresti EHUko irakasle eta ikertzaileak, Mario Garciak, Igor Aranburuk eta Jon Tolaretxipik.

09:00etan, hasteko, haur-eskolak izango ditu Edurne Lekunberrik hizpide. Ondoren, kirol-tertulia hasiko dute Andoni Urbistondok eta Ainhoa Iñiguezek, eta saskibaloiaz arituko da Martin Perez; eta Ane Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, Ura Iturralde argazkilaria izango da gurean, ‘Mundua argazkitan’ atalarekin. Bere ostean, autokarabanen inguruan mintzatuko dira Jon Insausti Donostiako zinegotzia, Jabi SaezSorbeltz’ taldeko karabanista eta Aizea Paulin. Kirolari beste tarte bat eskainiko diogu ondoren, izan ere, surfaz arituko dira Iñigo Gaiton eta Igor Barandiaran.

11:00etan Itziar Andueza nutrizionistak elikagaiekin lotutako mitoez arituko da, esne gordinari lotutako mitoez bereziki. Saioa bukatze aldera, MECArako erromesaldiaz ere hitz egingo dugu astelehenko saioan. 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!

 

https://twitter.com/chamorrolaura