Itxi

Faktoria

A.Urresti EHUko ikerlaria

"Aurreikusten dena da garraio gehiena elektrikorantz mugitzea"

Datozen bost urteak garrantzitsuak izango dira transizio energetikoaren esparruan, Aitor Urresti EHU-ko irakasle eta ikerleriak Faktorian adierazi duenez.

  • Turbo diesel motorra

    24:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europar Batasunaran WLTP autoen protokolo berria eta autogintza merkatuan izaten ari den eragina aztergai izan dituzte Faktorian.  Jon Tolaretxipi EASO MOTOR-eko gerenteak jakinarazi du auto salmenta ugari izan dituztela uda partean,  irailaren 1ean araudi berria indarrean sartu aurretik  kontzesionariek egindako eskaintzak baliatu nahian.

Etorkizunari begira jarri da, berriz,  Aitor Urresti ingeniari eta EHU-ko irakasle eta ikerlaria. Haren hitzetan, petrolioa urritu eta garestitu egingo dela aintzat hartuta " aurreikusten dena  garraio gehiena elektrikorantza mugitzea da, energia alorean, berriztagarrien gehiengoak elektrizitatea sortzen baitu".   Hori zein epean gertatuko den galdetuta,  datozen bost urteak oso garrantzitsuak izango direla  adierazi du Aitor Urrestik.