Itxi

Faktoria

Esne gordina

Itziar Andueza: 'Tratatu gabeko esne gordina kontsumitzea arriskutsua da'

Kataluniako gobernuak baimena eman du esner gordina saltzeko: zuzenean ekoizleetatik kontsumitzaileei abeltzaintza bultzatzeko helburuarekin. Itziar Anduezak esne honen inguruan gomendiak egin ditu.

  • Esne gordina

    12:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kataluniako Gobernuak esne gordina saltzeko baimena eman du: zuzenean ekoizleetatik kontsumitzaileei abeltzaintza bultzatzeko neurri bezela, Frantzian eta Italian ere egiten den egin daitekeen zerbait da. Baina, osasuntsua al da esne gordina zuzenean kontsumitzea? Arriskutsua izan daiteke? Itziar Andueza, Berako ELIKA zentroko nutrizionistari produktu honen inguruan galdetu diogu. Bere hitzetan, "esne gordina kontsumitzea arrisku handia du", bere esanetan, honen kontsumoa defendatzeko arrazoi bakarra dago: "bertako kontsumoa bultzatzen duela eta abeltzaineei ongi ordaintzen zaiela, bere lana balio duena, ez gutxiago normalean gertatzen den bezala".

Esne gordina kontsumitzeko era bakarra tratatuta da, egosi behar da esne hori, bestela oso arriskutsua da. Esnea, higienizatu behar da eta ontzi garbian eta tapadunan gorde ahalik eta azkarren hozkailuan. Hemen 4ºC azpitik gorde behar zen (1º eta 4ºC-en artean) eta irakin kontsumitu aurretik. Irakiteko ere kazula zabala izan beharko da beroa ongi banatzeko, esnea ondo mugitu behar da irakiten den bitartean. Gutxienez 30 segunduz irakiten utzi behar da germenak desagertzeko. Eta amaitzeko Itziarrek azaldu du, prozesua amaitzean esnea hoztu behar dela, ondo tapatu, eta hozkailuean gehienez 72 orduz mantendu.