Itxi

Faktoria

Abuztuak 21

Futboleia eta erretinosi pigmentarioa, astearteko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Horrez gain, asteartero legez, Gorka Hermosa izango da 'Musikatzeko istorioak' atalean hizketan; eta bere abenturez jardungo du Edurne Pasaban alpinistak.

  • Erretinosi pigmentarioa

Goizean, albistegiaren osteko solasaldian, Gaizka Aranguren eta Gorka Askorbebeitia izango ditugu gonbidatu. 09:00etan, asteartero legez, joeren inguruan hitz egingo dute Maddalen Marzolek eta Ines Garciak. Ondoren, futboleiaren inguruan mintzatuko gara, eta, egunero bezala, Ane Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, Gorka Hermosa izango da gurean 'Musikatzeko istorioak' atalarekin, eta, ondoren, 'Aita Mari' itsasontzi birmoldatuaren inguruko berbaldia zabalduko dugu.

11:00etan, Edurne Pasabanekin mintzatuko gara, berak bizitako abentura eta esperientziei buruz. Karlos Peña Urumean bizkar-igeriketan aritzeaz izango da hizketan, eta Amaia Gereñu, erretinosi pigmentarioaz. 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!