Itxi

Faktoria

J.M. Aburto Faktorian

'Bilbo inguruan ari dira etorkinentzat beste egoitza baterako kokapen bila'

Migratzaile kopuru handiena Bilbon dagoenez, Jaurlaritza hirian eta inguruetan ari da egonaldi luzeagoetarako egoitzarako kokapen bila, Aburto alkateak Euskadi Irratian baieztatu duenez.

  • 21:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste Nagusiak ibilbide erdia baino gehiago egina duenean, Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegian elkarrizketatu dute Juan Mari Aburto alkatea. Aste Nagusiaren balantze baikorra egin du,  besteak beste "delitu gutxiago eta salaketa gutxiago"  jaso direlako.

Azken hilabateetan penintsula hegoaldetik iristen ari diren migratzaileen arretari dagokionez, alkateak baieztatu du Bilbon eta inguruetan ari dela begira jaurlaritza, egonaldi luzeagoetarako egoitza bila. Pertsona hauen beharrak eta egoera aintzat hartuta, ia egunero hartu beharko direla erabakiak erantsi du Aburtok: "inportanteena da era koordinatuan egitea gauzak".

Bestetik, legealdia amaitzear denean, Bilboko alkateak dio"eroso sentitzen dela EAJ eta PSE-EEren arteko udal gobernuan" eta  "ez lukeela arazorik berriro ere akordio bera martxan jartzeko".  Nolahi, erabaki hori alderdiak hartu beharrekoa dela zehaztu du Juan Mari Aburtok.