Faktoria
Hezkuntza ituna
LAB-en ustez 2019ko aurrekontuek bermatuko dute Nafarroako hezkuntza ituna
Nora Salbotx LAB sindikatuko Nafarroako koordinatzaileak adierazi du Faktorian sindikatuen marra gorriak errespetatzen dituela hitzarmenak, eta murrizketetan atzera egitea bermatzen duela.
-
Iparraldeko eskola
4:48 min
Nafarroako gobernuak eta hezkuntza publikoko gehiengo sindikalak izenpetu duten 2018-2022 arteko hitzarmenaren balorazioa eskaini du LAB sindikatuko irakaskuntza alorreko Nafarroako koordinatzaileak, Nora Salbotxek. Haren esanetan, UPNren gobernuak egindako murrizketen aurreko egoerara itzultzea bermatzen du akordioak eta sindikatuen "marra gorriak" errespetatzen ditu, besteak beste, ordezkapenak lehen unetik egitea, eta irakasleen ordu lektiboak murriztea.
Neurrietako batzuk 2019-2020 ikasturterarte indarrean sartuko ez diren arren, LABek ez du uste foru hauteskundeek arriskuan jarriko dituztenik: "hauteskundeetara baino aurrekontuetara baldintzatuta daude eta aurrekontuak lehenago onartuko dira. Bistan da, guk ez genuen gaur sinadura jarriko aurrekontuetarako ez balego berme nahikorik, aurrekontuetan hau dena jasota geratzen dela"