Itxi

Faktoria

ASTELEHENEAN

Sexu-erasoak eta adin txikikoak eta elikaduren mitoak, asteleheneko 'Faktoria'n

EITB.EUS

Horretaz gain, Vaticanok peredastia auziei emandako erantzunen eta hegaluzearen kanpainaren amaiera izango ditugu hizpide, besteak beste.

  • Frutas y verduras

Abuztuko azken astelehena albistegiarekin hasiko dugu goizeko 07:00etan, Oihane Yustosekin. 08:30ak aldera Xabier Andonegi Donostiako Gotzaitegiko bikarioa izango dugu gurean. Frantzisko Aita Santuak Irlandara egin duen bidaia eta Vaticanok peredastia auziei emandako erantzunak izango ditu hizpide.

Hegaluzearen kanpaina amaitu berri da, eta Miren Garmendia, Gipuzkoako Arrantza Kofradien Federazioko idazkaria elkarrizketatuko dugu horren harira.

'Udako Faktoria' kirol tartearekin hasiko dugu 09:00etan Andoni Urbistondo eta Ainhoa Iñiguezen eskutik, asteburuak utzitakoa laburbiltzeko.  Estibaliz Gezala, Hondarribiko emakume arraunlarien patroia ere gurean izango da.

Astero legez, Ana Iruretagoienak 'Blai!' irratsaioaren aurrerapena egingo digu.

10:00ak inguruan, gaurkotasunari eutsiz, "sexu-erasoak eta adin txikikoak" gaia jorratuko dugu. Amaia Oulad (Donostiako Zigari elkartea), Amaia Zufia (Iruñeko Bilgune Feminista), Ziortza Karranza psikologoa, Bilboko Konpartsakide bat, Irati Leon (Gasteizko Bilgune Feminista) eta Joana Barbier (Baionako Aitzina talde feminista) izango dira parte-hartzaileak.

Honen ostean, mundua eta argazkiak lotuko ditugu Ura Iturralde argazkilariarekin. Elikadura mitoz josita dago eta horiei buelta emateko Itziar Andueza nutrizionista gonbidatu dugu.

Amaitzeko, egunero egiten dugun moduan, lehiaketa eta 'Bermuta' tartea izango dira entzungai.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!