Faktoria
FRANTZIAN
'Armada funtsezkoa izan da Frantzian kontzientzia nazionala sortzeko'
16 urteko neska mutilek egin beharko duten zerbitzu nazionalak Frantziako kontzientzia nazionala sendotzea eta gazteen eta armadaren arteko harremana sustatzea du helburu, Eneko Bidegainen ustez.
-
5:28 min
Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuteko Komunikazioko irakasle eta idazlea elkarrizketatu dute 'Faktoria'n Ipar Euskal Herriiko gazteei eragingo dien "zerbitzu nazionala"ren harira.
16 urteko neska mutilek egin beharko duten hilabeteko "zerbitzu nazionala"ren bitartez, gazteen eta nazioaren arteko lotura sendotzea du helburu Emanuel Macron presidenteak. Bidegainen hitzetan, "besterik da lortuko ote den. Gainera, hilabeteko jarduera behar bada horretarako, ez dakit ez ote duen zerbaitatean huts egin kontzientzia nazionalak".
I. Mundu Gerrak Euskal Herrian izandako eragina ikertu duen Bidegainek adierazi du "armada eta eskola funtsezkoak izan direla Frantzian kontzientzia nazionala sendotzeko". Orain Macronen gobernuak martxan jarri asmo duen hilabeteko "zerbitzu nazionala"k ez du, bere horretan, biderik ematen, Bidegainen iritzian, nazioarteko ziurgabetasun testuinguruak mahai gainean jar ditzakeen larrialdi egoerei erantzuteko. Baina uste du "helburua izan litekeela gazteak armadarekin harremanetan jartzea eta armada profesionalera erakartzea".