Itxi

Faktoria

Pello Urizar

'EH Bildu ez litzateke egongo erabakitzeko eskubidea kenduz gero'

EAko idazkari nagusiak dio EH Bildu prest dagoela estatus berriari buruzko akordioa zabaltzeko, baina erabakitzeko eskubidea baztertu gabe eta inongo alderdiri beto eskubidea onartu gabe.

  • Pello Urizar Euskadi Irratian

    19:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan, Urkullu Lehendakariak urte politiko berrirako ezarritako lehentasunez mintzatu da Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusia.

Estatus berrirako EAJk eta EH Bilduk lortutako akordioa zabaltzeko Urkulluk egindako deiaz, Urizarrek dio EH Bildu prest dagolea horretarako, baina "galdetuko nioke irekitzearena, adibidez, euskal nazioa subjektu politikoa dela ukatuz edo erabakitzeko eskubidea baztertuz egin behar den".

Alderdiren baten babesa ziurtatzeko erabakitzeko eskubidea kenduz gero zer gertatuko litzatekeen galdetuta "gu ez ginateke egongo" erantzun du EAko idazkari nagusiak. "EH Bildu ez dago, ezinbestean alderdiren baten edo besteren babesa baldintza gisa jartzearen alde", erantsi du Urizarrek , "hori beto eskubidea onartzea litzateke".

Bestetik, ELA sindikatutik Txiki Muñoz idazkari nagusiak EH Bilduri egindako kritikak zertan oinarritzen diren ez daki Pello Urizarrek. Egunerokotasunean harremanak onak eta malguak direla dio, baina "noiz behinka titularren bat botatzea tokatzen dela eta kontrakotasun horretatik, azkenaldian kritika zorrotzak" jaso dituztela ELAren aldetik.

Azkenik, Europako hauteskundeetara Ipar Euskal Herriko EA Bretaña eta Korsikako abertzaleen eskutik aurkeztuko dela baieztatu du Urizar idazkari nagusiak, "Regions et Peuples Solidaires" izeneko koalizioaren baitan.