Itxi

Faktoria

Agus Hernan

'Foro sozialaren iritzian salbuespen egoera gainditzea da inportanteena'

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

ETBk aurreratu bezela, Kepa Arronategi gaixorik dagoen presoa Euskal Herrira gerturatzea oso pausu garrantzitsua izango dela adierazi du Foro Sozialeko bozeramaleak.

  • 5:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Grande Marlaska barne ministroak Kongresuan  ETAko presoen "lekualdatzeak" aurrera eramango direla baieztatu ondoren, espetxe politika esparruan gertatzen ari diren mugimenduaren irakurketa egin du 'Faktoria' albistegian Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramaleak.

Euskal Telebistak aurreratu duen albistea baieztatu du, (Kepa Arronategi gaixorik dagoen presoaren gerturatzea eta Ibon Etxezarreta Langraitz bideko presoa aurki kalera irtetea) eta oso pausu garrantzitsua izango dela adierazi du Hernanek. Arronategiri dagokionez, "parametro humanitarioetan kokatu behar da erabakia eta parametro humanitarioetan bakarrik". Orain arte salbuespen egoera horretan izan diren beste 22 presoen egoera konpontzeko lehen urratsa izan daiteke.

Barne ministerioak ETAko presoen gerturatzeak ze erritmotan eta zein kopurutan egin ditzakeen galdetuta, Hernanek erantzun du: "kopurua baino inportanteagoa da salbuespen egoera gainditzea". Espainiako gobernuaren aldetik ez dituztela keinu espektakularrak espero erantsi du, baizik eta keinu txikiak baina iraunkorrak.