Faktoria
OSTIRALEAN
Alde Zaharrean bizitzearen inguruko saio berezia, ostiralean, 'Faktoria'n
EITB.EUS
Begoña Zaldua 80 urteko surflari oriotarra elkarrizketatuko dugu. Xabier Estebanek, berriz, halogeno bonbilak fabrikatzearen amaieraz mintzatuko da, besteak beste.
-
Bilboko Alde Zaharra
Goizeko 07:00etan hasiko dugu ‘Faktoria’ albistegia Oihane Yustosen gidaritzapean. Martin Barriuso eta Gorka Askorbebeitaren eskutik, eguneko albisteen inguruko solasaldia eskainiko dugu, goizeko 08:30etatik aurrera.
09:00etan Gorka Otegi izango da mikrofonoen parean eta lehenengo orduerdian saio berezi batez gozatzeko aukera izango duzu: Alde Zaharrean bizitzea. Horretarako hiru gonbidatu izango ditugu: Alde Zaharrean bizi elkarteko Xabier Arberas, Bilboko zinegotzi Xabier Otxandiano eta Gasteiz Txikiko Ane Zelaia.
Leonard Martin ere gurekin izango dugu 09:30etatik aurrera proiektuen inguruan hitz egiteko. Honen ostean Ana Iruretagoiena gure lankidea izango da estudioan ‘Blai!’ irratsaioaren aurrerapena egiteko egunero bezala.
10:00etan ordena izango da mintzagai Maitane Ormazabalen eskutik; bai lan-eremukoa, baita norberaren lan-mahaikoa ere.
Xabier Esteban energia aholkularia da eta halogeno-bonbilak fabrikatzearen amaieraz arituko da gurekin. Turismoko gidariak ere elkarrizketatuko ditugu.
Kirolak ere izango du tartetxoa, baina kirolari berezi bati egingo diogu elkarrizketa, Begoña Zalduari. 80 urteko emakume oriotarra da eta denbora duenean Orioko uren gainean ibiltzen da.
Saioa amaitzeko, ‘uda itxela’, lehiaketa eta ‘bermuta’ izango ditugu.
Hau guztia goizeko 07:00etatik eguerdiko 12:00etara ‘Faktoria’ saioan, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.