Faktoria
BITXIKERIAK
Begoña Zaldua: 'Taulak ematen didana asko maite dut'
Kirolak ez duela adinik argi utzi digu Begoña Zalduak. Oriotarra da eta arraun surfa egiten du 80 urterekin.
-
Begoña Zaldua
23:26 min
Begoña Zalduak 80 urte ditu eta ikaragarri maite du arraun surfa. 73 urterekin probatu zuen lehen aldiz kirol hau, eta "Jesu Kristo bezala" ur gainean zebilela sentitu zuen aurreneko aldi horretan. Orain, ahal duen guztietan, taula hartu eta orioko urak zeharkatzen ditu taula gainean.
Taula gainean jartzen denean "preokupazio guztiak ahaztu" eta hezurretako min guztiak joaten zaizkiola eta "ur gainean beti" disfrutatzen duela aitortu du. Arrau surfa baino, horrek ematen diona "maite du" Zalduak.
Orioko hondartzan betidanik beldurra eman dion arren, Orioko ur lasaian ibiltzeak ez dio atzerakadarik ematen. Semeak animatu zuen kirol hori probatzera. Hasieran ez zuen uste gustatuko zitzaionik, baina oker zegoen.
Erori ezkero jaikitzea ez dela "konplikazio" bat aurreratu du. Hala ere, inork ikusten ez duen leku batera joan behar badu, gainean ematen du mugikorra beti. Zailena ekilibrioa hartzea dela ohartarazi du.
Begoñak bere barnean darama pasio hau. Bilobak tatuaje bat egitera konbentzitu zuen. Hasiera batean, ezker eskumuturrean emakume bat taula baten gainean egin zuen. Baina ezker eskumuturra ez zuen hutsik utzi nahi eta bigarren bat egitera animatu zen: aingura.