Itxi

Faktoria

IRAILAK 3

Denda txikien egoera, astelehenean, 'Faktoria'n

EITB.EUS

Trialsineko munduko txapelketan hirugarren geratu den Ion Areitio eta Seaskako Hur Gorostiaga zuzendaria ere izango dira gurekin, besteak beste.

Iraileko lehenengo irratsaioa egunero bezala hasiko dugu, goizeko 07:00etan, albistegiarekin. 08:00etan Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria izango da elkarrizketatua. 08:30etan denda txikien sektorearen egoera aztertuko dute Euskaldendak eta Euskomer elkarteetako Bittor Lizarribarrek eta Jon Andoni Aspuruk Oihane Yustosen gidaritzapean.

09:00etan Gorka Otaegik hartuko du lekukoa eta kirolak asteburuan utzi duena errepasatuko dute Andoni Urbistondok eta Ainhoa Iñiguezek. Gainera, Ion Areitio Trialsineko munduko txapelketan hirugarren geratu da gurekin izango dugu.

Ana Iruretagoienak 12:00etan hasiko den ‘Blai!’ irratsaioaren aurrerapena egingo du. Astelehenero legez, ‘mundua argazkitan’ tartea izango dugu Ura Iturralderekin.

Adriana Gaultierrek musika ekarriko digu ‘Shazama’ atalean. Elikaduraren mitoak ekarriko dizkigu Itziar Anduezak.

Asteleheneko saioa amaitzeko, lehiaketa eta ‘bermuta’ izango ditugu.

Hau guztia, goizeko 07:00etatik eguerdiko 12:00etara ‘Faktoria’ saioan, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.