Itxi

Faktoria

'UR HANDITAN ATZERRIAN'

Xabier Madariaga: 'Itxaropena erabat galdu da Palestinan'

Gaur gaueko 22:30etan estreinatuko da 'Ur Handitan Atzerrian' saioaren denboraldi berria ETB1en. Xabier Madariagak munduan zehar ibiliko da gaurkotasunezko gaiak jorratzen.

  • Xabier Madariaga

    Xabier Madariaga

    26:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera 'Ur Handitan Atzerrian' saioaren denboraldi berriari ETB1en. Xabier Madariaga izango da aurkezlea aurten ere, eta estreinaldia baino lehen 'Faktoria'n elkarrizketatu dugu programaren inguruko sekretu guztiak kontatzeko. "Lantaldea oso urduri" dagoela aurreratu du.

"Mimo asko jarri diogu" esan du, Madariagak eta "bereziki zaindutako programak" egin dituztela ere iragarri du. Leku bakoitzean astebete inguruz aritu dira grabatzen eta guztia oso lotuta eman dute hemendik. "Gauza bat da albistegietako minutu t'erdiko bideoa, eta beste gauza bat da gaur gauean ikusiko duguna". Gainera, "pertsonak benetan ezaguzeko aukera eman dizu formatu horrek" azpimarratu du.

Nazioarteko gaiak jorratuko dira, 8 ataletan. Lehenengoan Palestina eta Israelen arteko gatazka izango dute hizpide. Une bereziak bizi izan ditu lehen saioa grabatzerakoan. Azken finean, 15 urtez korrespontsal lanetan aritu da, eta lehen zuzenekoa Jerusalemetik egin zuen. "Nire susmoak bete egin dira, eta gauzek okerrera egin dute". Palestinaren egoeraren inguruan hurrengoa dio: "Itxaropena erabat galdu da Palestinan".

Ikuspuntu ezberdinak landuko dituzte gaurko saioan: alde batetik, Mikel Ayestaran kazetaria elkarrizketatu dute. Bestetik, Euskal Herritik Israeleko unibertsitatera joandako ikasle bat, eta azkenik Amaia, Belengo errefuxiatu eremuan bizitzera joan den euskalduna. Jehuda ere elkarrizketatu dute, eta "arazoak" izan zituztela elkarrizketa hori egiterakoan gaineratu du.

Kazetariek Palestinan duten askatasunaren inguruan "inguru horietan mugitzea uste duguna baino azkarragoa da, behin baimenak lortuta noski".

Kenia eta homofobia

Kenia eta homofobiaren arteko gaia izango da bigarren programan landuko duten gaia. "Gertutik tokatzen zait" aurreratu du Madariagak. Kenian buruzagi oso homofoboei egin dizkiete elkarrizketak eta "oso gogorra" izan dela baieztatu du.

Emakume bati ere egin diote elkarrizketa. Gaztetan neska honen amak mozkortuta zegoen gizon bat gelan sartu ziola lesbianismoa zuzentzeko asmoz kontatu du Madariagak.

Klandestinitatean egiten diren meza homosexualetan sartzea ere lortu dute, baina hemen ere arazoak izan zituzten.

Venezuela

Euskaldun asko dago Venezuelan eta horregatik, horien izango dira atal horretako protagonista. Chavismoaren aurkako bi euskaldu elkarrizketatu dituzte, eta aldeko beste bi.

Bi Venezuela daudela jakinarazi du Xabier Madariagak, "bi errealitate ezberdinetan bizi diren bi mundu". Kazetari modura aritzeko "konplikazio handiagoak" izan dituzte bertan: "Venezuelan asko kostatu zaigu REC botoiari ematea segurtasunagatik".