Itxi

Faktoria

ASTEARTEAN

Imanol Pradales eta Diada, 'Faktoria'n, asteartean

EITB.EUS

Graphene Week, lanean oporretan baino hobeto, ordu aldaketa eta kirola ere izango ditugu hizpide saioan.

Goizeko 07:00etan hasiko da ‘Faktoria’ albistegia Maite Artolaren gidaritzapean. 07:45 aldera, Amatiño izango dugu Sinadura atalean.

Ekonomiaren inguruan hitz egingo dugu Nico Cuenca eta Imanol Pradalesekin. Azken hori Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Diputatua da.

08:45 aldera, gaurkotasuna errepasatuko dugu Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iñigo Adurizekin.

Ordutegi aldaketa zeresana ematen ari da azken egunetan, eta guk ere horretaz hitz egingo dugu. Horretarako, arlo ezberdinetako jendeak izango ditugu antenan:  Goiener-eko Santi Ochoa de Eribe, Miren Maneiro neumologoa, Amalia Jauregi nekazaria, Hector Sanchez Bizkaiko Ostalarien elkarteko gerentea eta Lourdes Imaz EHIGEko kidea.

10:00etan Manu Etxezortu sartuko da estudioan eta Bartzelonan bizi den Maddi Garmendiarekin arituko da solasean Kataluniako Diada dela eta. Josebe Blanco artzaia eta Uxune Marinez zientzia dibulgatzailea ere gurekin izango dira.

Eguzkiñe Zabaleta lanean oporretan baino hobeto egon daitekeela erakutsiko digu eta Jose Uriak eskutoideak zer diren azalduko digu.

Iñaki Berastegi lankideak kirolaz hitz egingodugu 11:00ak aldera eta Izaskun Etxaniz elkarrizketatuko dugu, Euskadiko skiff txapelduna baita.

Graphene Weeken murgilduko gara Olaia Urtiaga eta Oihana Txoperenarekin. Paula Etxebestek irakasle lana utzi du yoga estudio bat jartzeko.

Aurreko denboraldian bezala, Igor Zalakain eta Pili Manterola izango dira gurekin, eta pikuen inguruan arituko dira. Janaritik urrundu gabe, Itziar Anduezak ere bisitatuko du gure saioa.

Saioa amaitzeko, 12:30ak aldera, lehiaketa eta ‘bermuta’ izango ditugu.

Gogoratu, ‘Faktoria’ 07:00etatik 13:00etara, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.