Faktoria
DONOSTIA
'Lan handiena Santa Katalina zubira irten baino lehen egin da'
Donostiako Santa Katalina Zubiaren eraberritzeak polemika sortu du eta Lucia Ferminekin hitz egin dugu, azken ukituak ari baita ematen zubiko armarriei.
-
Lucia Fermin Santa Katalinako zubiari azken ukituak ematen
12:53 min
Hurrengo astean hasiko den Zinemaldirako ari da prestatzen Donostia, eta Urumea ibaia zehartzen duen Santa Katalina zubia ere prest dago ongietorria emateko. Polemikaz josita egon da uda zehar zubi hori, bertako kale-argien armarrien eraberritzea dela eta. Horretan aritu den Lucia Fermin elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n.
"Lanak bukatzear" daudela baieztatu du Lucia Ferminek. Bi astez aritu da Santa Katalina zubian lanean, baina "lan handiena Santa Katalina zubira irten baino lehen" egin duela aitortu du.
Udala San Telmo museoarekin jarri zen harremanetan kale-argi horiek eraberritzeko. Hor zaharberritze lanak egiten dituzte, eta hori ez zela euren lana adierazi zuten. Modu horretan, iritsi zen proiektu hau Lucia Ferminen eskuetara. "Emaitza positiboa ikusita, istorioa ondo amaitu da".
Kasu honetan, polemika piztu zenean, ardura eta erru guztia pintura jarri zion teknikoari bota zitzaiola adierazi du, eta "hori bidezkoa ez" dela nabarmendu du.
Koloreek ere eman dute zeresana, baina sekretutxo bat kontatu digu Ferminek. Duela urte asko, Groseko amona bat "borondatez" joaten zen zubi honetara armarriak margotzera. Ez zion kasu handirik egiten pintura motari eta koloreei, "berak nahi zuen eran koloreztatzen zuen". Berak hiriari "mesede bat" egiten ziola uste zuen.
Amona hark marrazteari utzi zionean, inork ez zuen jarraitu, eta kresalagatik eta eguraldiagatik, armarriak "herdoildu" egin direla esan du. Ondorioz, hurrengo teknikoak proiektu hori hartu zuenean, herdoil kolore gorria hartu zuen erreferentzia bezala, eta ez kolore originala.