Itxi

Faktoria

Maddalen Arzallus

'Erorien Harana'

Maddalen Arzallusek, ostiralero ekarriko digu bere sinadura.

  • 3:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Espainiako Kongresuak, ostegunean, Franco hobitik ateratzeko ekimena onartu ondoren, Erorien Haranari buruzko zutabea egin digu Maddalen Arzallusek. Izenari buruzko gogoeta egin du Arzallusek: "Pentsatzen jarrita, ez al da izen biktimista samarra gerrako gorpuak ehortzita dauden basilika batentzat? Gerran ez da inor erortzen; gerran hiltzen direnak bota egiten dituzte" esan digu.

Erorien haranean 1.000 euskal herritar baino gehiago lurperatuta daude, baina beste hau gogoratu digu Arzallusek: "Pedro Muguruza arkitekto elgoibartarrak diseinatu zuen 'Valle de los Caidos'. Eta basilikako kristo gurutziltzatua ere bi euskaldunen eskulana da: Julio Beobide zumaiarrarena eta Ignacio Zuloaga eibartarrarena".