Faktoria
66. Zinemaldia
'Euskal eta espainiar zinema oso indartsu datoz aurtengo Zinemaldian'
Maialen Beloki, Donostiako zinemaldiko zuzendariordea eta Telmo Esnal, "Dantza" pelikulako zuzendaria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
22:37 min
Donostiako 66. Zinemaldia hasteko 72 ordu falta direnean, azken ukituak emateko egunak Zinemaldiko lantaldearentzat. Zuzendaritzarentzat agian, "unerik lasaienak", Maialen Beloki zuzendariordearen hitzetan. "Oso gustura" daudela esan digu behin eta berriz, epaimahaikideen osaketarekin, hiru Donostia Sariekin eta Donostian erakutsiko dituzten pelikulekin.
Sail ofizialak "oso erreakzio ezberdinak" sortuko dituela aurreratu du, pelikula ezberdinak baitira eta muturreko "bi emozioak" eragiteko gauza direnak. Zerbait nabarmentzekotan, euskal eta espainiar zinemagintza maila aipatu digu, "oso indartsu datoz, bai sail ofizialena eta baita besteetan ere". Gomendioak ematen hasita, Belokik "High Life" aipatu digu. "Beste jaialdietan espero zuten pelikula da baina, azkenean Donostiara etorri da eta oso pozik gaude".
"Dantza"
Sail ofizialean, baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko dute Telmo Esnalen "Dantza" pelikula. Dantzaren bitartez, "herri laborariaren erretratu bat egin nahi duen" lana da, "euskal dantzak erabiltzen" dituztela esan du 'Faktoria'n Esnalek, baina "edozein herrialdera eraman liteke. EuroAsian bertan" koka litekeen historia da.