Itxi

Faktoria

ASTEAZKENEAN

Euskal zinemaren etorkizuna, asteazkeneko 'Faktoria'n

EITB.EUS

Iker Markinezek, berriz, potxak aldarrikatuko ditu, gero eta gutxiago jaten baitira. Arbizuko literatur gastronomiko lehiaketaz eta patinete elektrikoez ere hitz egingo dugu.

Goizeko 10:00etan Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa eta Iker Markinez sukaldaria izango da lehendabiziko gonbidatua. Ikasturteko lehenengo kolaborazioa egingo du Azokatik mundura deitutako tartean eta potxak aldarrikatuko ditu. Izan ere, gero eta jende gutxiagok jaten baititu.

Arbizun literatur gastronomiko lehiaketa antolatu dute, eta Arbizuko kultur zinegotzia den Monika Etxeberriak azalduko digu lehiaketa zer den. Ondoren, Gorka Hoyos etorriko da eta patinete elektrikoekin zer egin behar den esango du.

Asteazkenero legez, ‘Ekosfera’ saioko Jokin Aldazabal izango dugu estudioan, eta 11:00etan, berriz, Joxe Mari Apaolaza kirolak utzitakoa errepasatzeko.

Arts&Science etorriko da Eneko Axpe “Maysha” zientzialariaren eskutik. Donostiako Zinemaldirako egun gutxi geratzen dira eta euskal zinemaren etorkizunaz hitz egingo dugu Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariarekin. Gaitik aldendu gabe, Itziar Ituño aktoreak eta Aitor Arregi ekoizleak ere euren ikuspuntua azalduko digute.

‘Bizitzako pasadizoak’ tarteak Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin hitz egiteko abagunea izango dugu.

Eta nola ez! Lehiaketa eta ‘bermuta’ tartea ez dira faltako saioa amaitzeko.

‘Faktoria’, goizeko 07:00etatik 13:00 arte Euskadi Irratian eta eitb.eus atarian.