Itxi

Faktoria

ARBIZU

'Letrak ahora', gastronomia protagonista duen literatur lehiaketa

'Letrak ahora', gastronomiari lotutako literatur lehiaketa antolatu dute Arbizuko 10. Txistor Egunean. Narrazio laburrak eta poesiak aurkeztu daitezke.

  • 3:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriaren 14an ospatuko da 10. Txistor Eguna Arbizun. Hala ere, egun horretan literaturak badu bere tartetxoa Monika Etxeberria Arbizuko kultur zinegotziak adierazi duenez, Letrak ahora' gastronomia protagonista duen literatur lehiaketa.

Egun horretarako "gauza artistikoei bueltaka" ibiltzen direla adierazi du Etxeberriak eta azkenean literatur lehiaketa egitea erabaki dute. Gaiari dagokionez, hasiera batean txistorrari edo txerriari lotutakoa izan zitekeela pentsatu zuten. "Mugatua" iruditu zitzaien gai hori eta azkenean gastronomiaren inguruko lanak aurkeztu beharko dira.

Bi sailetan banatu dituzte lanak. Alde batetik, narrazio laburra dago, eta bestetik poesia. Sail bakoitzean irabazle bat egongo da eta bakoitzak 100 euro irabaziko ditu. Gainera, "bi lanak argitalpen ilustratu batean" bilduko direla jakinarazi du. Sariak urriaren 14an banatuko dira, Arbizuko Txistorra Egunean.

Txistorra egunari dagokionez, 10. edizioa da aurtengoa eta "gero eta hobeagoa izaten da egun hau" adierazi du kultura zinegotziak. "Balantze ona egiten dugu, eta oso garrantzitsua izan da arbizuarren parte-hartzea".