Itxi

Faktoria

FAKTORIA

Pinuen gaitzari aurre egin ezinda

Azken asteetan aparteko abiadan hedatu da intsinis pinuari eragiten dion onddoa. Gipuzkoako eta Bizkaiko basoak dira erasanenak; hurrenez hurren pinudien %40 eta %25 daude kaltetuta.

  • 29:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hezetasunak eta tenperatura altuek eragin dute gaitza azkar hedatzea. Neiker, nekazaritza ikerketarako institutua ari da gaitzari aurre egiteko tratamenduak ikertzen. Orain arte aplikatu direnek ez dute emaitzarik eman, Ander Arias baso zientzia departamenduko buruaren esanetan, oraindik azkar da eraginkor diren ala ez ebazteko. Zeelanda Berritik etorritako hainbat aditurekin ari dira egon daitezkeen aukerak aztertzen.

Igor Zugaza-Artaza basozaleak eta Kepa Urkiza Baskegurreko idazkariak kezkaz bizi dute egoera, eta uste dute ez dela behar bezala aurreikusi zetorrena.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak, Baskegurrekin eta Neikerrekin batera ari dira onddoari aurre egiteko estrategia lantzen. Ismael Mondragon, Gipuzkoako Foru Aldundiko mendietako zerbitzu buruak azaldu dizkigu esku artean dituzten ekimen nagusiak.