Itxi

Faktoria

Maria Jauregi Lasa

'Nire aita izan zen biktima. Ni, soilik, Maria naiz'

Juan Mari Jauregi eta Maixabel Lasaren alabak ausardia gehiago eskatu dio Madrilgo Gobernuari presoak gerturatzeko eta dei egin dio barkamena eskatu dezan estatu terrorismoagatik.

  • MARIA JAUREGI

    27:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jauregi Lasa ditu abizenak, baina "soilik", Maria izaten jarraitu nahi du, orain arte bezala: "Nik beti esan izan dut ni ez naizela biktima; biktima, nire aita izan zela". Horrexegatik egon da urtetan isilik. Baina isilpen horretatik ateratzeko beharra sentitu du, ez duelako batere gustuko izan zenbait alderdi politikok biktimen izenean esan dituztenak.

Herritar soil gisa aldarrikatu du elkarbizitzaren aldeko urratsak ematen jarraitu beharra dagoela, iraganean Euskal Herrian gertatu direnak argituz eta hemen izan direnei buruzko aitortza benetakoak eginez: "Ez da egia hemen ez denik torturatu eta gure aitak ere errealitate horren kontra egin zuen", esan du elkarrizketaren hasietatik. Eta aurrerago gehitu: "Estatu terrorismoagatik barkamena eskatu beharko luke Espainiako Gobernuak".

19 urte zituen ETAk aita hil zionean, Huelvan zen artean, ingurumen ikasketak egitera joana. "Ez dut inoiz ihes egiteko beharrik sentitu", esan arren, baina aitortu du arnasa eman ziola hegoaldeko inguru hark. Familia ere bai: bertakoa du senarra eta han jaio zen hiru-seme alaben artetik lehena. Aitonari buruz ez die hitz egin oraindik, baina "gorrotorik gabe" kontatutako die zer gertatu zen.

Euskal Herrian bizi da gaur egun, "etortzeko beharra sentitu" zuelako. Bizi bidaia horretan aritu da 'Faktoria'n, Victor Jara, Su ta Gar eta Manu Chaoren doinuz lagunduta, eta  hunkituta. Hunkibera baita Maria: "Maria, soilik".