Faktoria
Arnaldo Otegi
'Lehendakariak errespetatuko al du parlamentuko akordioa, bai ala ez?'
'Faktoria' albistegian esan duenez, Kataluniako auzian, Espainiako gobernuko presidente eta ministroen ahotik "beste tonu bat" antzeman du Otegik.
-
25:47 min
Arnaldo Otegik Eusko Legebiltzarrean autogobernua garatzeko jeltzalek eta bere alderdiak lortu duten oinarrizko akordioa defendatu du 'Faktoria'n. 'Ez da EAJ eta EHBilduren akordioa, parlamentukoa da" esan du Euskad Irratian eta lehendakariari azalpenak eskatu dizkio: "esan digute behin eta berriz akordioak erakunde horretan lortu behar direla. Ongi. Etxe horretan badira akordioak, Lehendakariak errespetatuko al du egoitza parlamentarioko akrodoia, bai ala ez". Argibide gehiago nahi ditu Arnaldo Otegik: "Lehendakariak argitu beharko du erabakitzeko eskubidea kendu nahi ote duen akordiotik" eta hauxe erantsi du: "hala bada, gu ez gara hor egongo".
Kataluniako auzian, Espainiako gobernuko presidente eta ministroen ahotik "beste tonu bat" antzeman du Otegik baina, esandakoak gauzatzeko beharra ikusi du. "Euskal presoen inguruan horrela hasi ziren eta urratsak txikiak izan dira. Nahiako nuke horrela izatea, ez du zentzurik preso politikoak kartelan egoteak".
Espainia eta Frantziako gobernuek biktimak omentzeko egin behar duten ekitaldiaz galdetuta, Arnaldo Otegik mezu ezkutu bat ikusi du: etorriko dira "guk garaileok akordio honekin garaipena ospatuko dugu" esatera.