Itxi

Faktoria

Bihar Dok 13

Aitor Bereziartua: 'Guretzat Donostian bertan erakustea zirkulua ixtea da'

Zinemaldiko Culinary Cinema saileko klausura filma bihar estreinatuko dute.

  • 24:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua Bihar Dok 13 filmaren zuzendariak dira. Biek Mirokutana ekoiztetxea sortu dute elkarrekin, bakoitzak bere aldetik, ibilbide oparoa egin ostean. Izaskun Arandiarekin batera osatu dute filmaren gidoia. Basque Culinary Centerreko bost ikasle gazte, bakoitza jatorri batekoa, Ez Dok Amairu, Gaur taldea eta euskal sukaldaritza berriaren historian murgilduko dira, aurkikuntza bidaia batean. Euskal kulturaren modernizazioa ekarri zuten mugimendu hauetan eta jasoko dituzten irakaspenetan inspiratuta, plater bana prestatu beharko dute ikasleok.

Filmaren soinu bandan, bestalde, Eneritz Furyak, John Berkhout, Joseba Irazoki eta beste horrenbeste euskal musikarik, Ez Dok Amairuko kideen kanta ikonikoen bertsioak entzun daitezke. Entzun hemen elkarrizketa osorik!