Itxi

Faktoria

Medikuntza Zibernetikoa

Cyborgek gure bizi kalitatea hobetuko al dute?

Gorka Orive farmazian doktorea eta ikerlaria da. Cyborgek medikuntzan izango duten eraginari buruz artikulu bat idatzi du eta 'Advanced Science' aldizkari entzutetsuaren azalean agertzea lortu du.

  • 21:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zientzia fikzioa dirudien arren, medikuntza zibernetikoa abiadura handian hazten ari da, eta gaur egun dagoeneko hainbat aurrerakuntza lortu baditugu ere, etorkizunean gaitz asko detektatzeko eta horiei aurre egiteko mekanismo ugari ari dira neurtzen. Protesi bionikoak, gaixotasun degeneratiboei aurre egiteko txipak... Cyborgak gure artean gelditzeko etorriko al dira? Eta eztabaida etikoa etorriko al da? Gorka Orive EHUko irakaslea da, doktorea, Farmazia eta Farmazia Teknologia Laborategiko NAnoBiocel ikertaldeko kidea. 'Blending electronics with the human body: a pathway toward a cybernetic future' izeneko artikulua idatzi du Danimarkako ikelari talde batekin batera eta 'Advanced Science' aldizkari entzutetsuan agertzea lortu dute, non, eta azalean. Euren artikuluaren nondik norakoak aztertu ditugu eta medikuntza zibernetikoaren orainari eta etorkizunari buruz aritu gara.