Faktoria
Patxi Bisquert
'Errebelazio izatea ona da, bai v-rekin edo b-rekin'
Donostiako Zinemaldiaren biharamunarekin oraindik, bere ibilbideaz eta etorkizuneko planei buruz jardun dugu 'Oreina' filmeko aktorearekin.
-
24:18 min
30 filmetik gora egina da Patxi Bisquert. Azkena, Koldo Almandozek zuzendutako Oreina. Gidoia eskuetan izan zuenean, berehala irakurri zuela esan digu eta orriak pasa ahala, filmeko partaide sentitzen zela aitortu digu.
Filmaren aurkezpena Donostiako Zinemaldian izan da, hain zuzen ere, Tasio filmarekin gertatu zen bezala, 1984. urtean. Urte hartan, Patxi Bisquert aktore errebelazio gisa aurkeztu zuten, nahiz eta bazeramatzan beste hiru film eginak ordurako. Hala ere, esan digun moduan, "errebelazio izatea ona da, bai v-rekin edo b-rekin". Egunero errebelatzearen garrantzia azpimarratu du. Entzun hemen elkarrizketa osorik!