Faktoria
Markel Olano
'Inbidia handiarekin begiratzen diot Kataluniako prozesuari'
Eredugarria da Kataluniako prozesua Olanoren esanetan, eta une honetan PdCAT eta ERCren artean dauden ezadostasunak muturreko tentsio egoeraren ondorio dira.
-
31:54 min
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez Kataluniako prozesu soberanista iritsi den punturaino iritsi da, herria aktibatuta dagoelako eta Euskal Herrian ez du horrelakorik ikusten. Olanoren ustez, eredugarria da aspektu askotan prozesu hura, eta inbidia handiarekin begiratzen dio.
Euskadirako estatus berrirako eztabaida une kritikoan sartuko da, Olanoren esanetan, Legebiltzarrak izendaturiko adituek testu artikulatua idatzi eta alderdiak haren inguruan eztabaidan hasten direnean.
Gipuzkoako Aldundian EAJk eta PSE-EEk izan duten akordioaren balorazio positiboa egin du Olanok, baina ez du zehaztu hauteskundeen ondoren errepikatu nahiko ote lukeen. Epe luzera EH Bildurekin nahi luke oinarrizko adostasunak lortzea etorkizun juridikoaren eta kudeaketa alorraren inguruan, baina azkeneko osoko bilkuran ikusi zuen oraindik zail dagoela adostasun horiek lortzea.
Erresidentzietako grebaz, Hondarribiko alardeaz eta erraustegiaz ere hitz egin du Olanok, 'Faktoria'n.