Itxi

Faktoria

Urriaren 15ean

Elixabete Garmendia, Carlos Garaikoetxeaz, asteleheneko 'Faktoria'

Liburu aurkezpenaren bezperan etorriko da kazetaria. Bestalde, Andrea Bidart musikariak bere aitarekin batera grabatu duen diskoa aurkeztuko digu.

Asteartean aurkeztuko dute, Andoaingo Martin Ugalde Foroan, Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari liburua. Berriak, Elkarrek eta Jakinek plazaratu dute. Bezperan etorriko da 'Faktoria'ra liburuaren egilea: Elixabete Garmendia, kazetaria eta ETBn urte askoz lankide izan duguna. Berarekin batera aztertuko dugu Garaikoetxearen ibilbide pertsonal eta politikoa. Astelehenetako solaskideek ere, Ramon Etxezarreta, Iñaki Galdos eta Gaizka Arangurenek, hizpide izango dute lehendakariaren itzala eta eragina. Gainera, gasolindegietako etiketa berriez ariko gara, eta nuria Lopez De Guereñuren ''Sinadura'' jasoko dugu 08:00ak aurretik.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. 10:30ean, Merkatari App ezagutuko dugu, dendari txikien sare soziala, Juan Mari Okinarekin. 11:00etan, berriz, buruko gaitza dutenen senideen elkarteen garrantziaz hitz egingo dugu Aita Menni Ospitaleko Egoitz Zabalarekin eta Gasteizko senide elkarteko kide batekin. 11:30ean, garun paralisiaz eta sexualitateaz hitz egingo dugu Jose Luis Madrazorekin eta Joxe Mari Uriarekin.

12:00etan, Andrea Bidart musikariak bere aitarekin batera grabatu duen diskoa aurkeztuko digu. Kalifornian bizi den sortzailea gurean izan da berriki eta, hain zuzen ere, bere azkeneko proiektu honetan Mikel Markez izan du lagun. Ondoren, Gurutze Gorria boluntario bila dabiltzala eta, tartea eskainiko diegu.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.