Itxi

Faktoria

Asteartea

Gobernuz Kanpoko Erakundeez, 'Faktoria'n

Gainera, Eusko Ikaskuntzaren baitan, euskararen etorkizunaz egiten ari diren kongresuaz hitz egingo digu Mikel Irizarrek.

Euskadiko GKEen koordinakundearen 30. urteurrena da aurten, eta "30 urte aztarna uzten" lelopean ari dira ospatzen. Eneko Calle koordinakundeko ordezkaria eta Nere Uriarte UNRWA GKEko kidea izango dira astearteko 'Faktoria' saioan 11:30 aldera. Gainera, Uxue Zubeldia gazteak udan jasandako iruzurra kontatuko digu. Bere burua GKE bezala aurkezten zuen Yes We Help izeneko elkarte batekin joan zen Ghanara, gazte boluntario talde batekin, eta hara heldutakoan konturatu zen  iruzur baten biktima izan zela.

07:00etan ekingo dio albistegiari Maite Artolak, eta Amatiñoren 'Sinadura' entzungo dugu, eta Niko Cuenca ekonomistaren tartea, segidan. Solasaldian, Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iñigo Aduriz ariko dira aktualitatearen analisia egiten, eta dieselaz ariko gara 09:30ean. Jarraian, Eusko Ikaskuntzaren baitan euskararen etorkizunaz egiten ari diren kongresuaz hitz egingo digu Mikel Irizarrek.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, kalamuaz ariko gara Josebe Blancorekin eta Uxune Martinezekin. Jarraian, Joxemi Beltran Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendaria izango dugu, eta, 11:00etako kirol albisteen ostean, Serieland jaialdiaz ariko gara Patxi Urkijorekin. 11:30ean ekingo diogu GKEen tarteari, eta, ondoren, erremolatxa izango dute osagai nagusi Pili Manterolak eta Igor Zalakainek 'Sukaldari Dema'ko errezetak osatzeko. 12:30ean, Itziar Nazabal margolari bidaiaria ezagutuko dugu. Tunisian izan berri da, gorputzarekin margotzen dituen artelanak erakusten.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.