Itxi

Faktoria

BCBL - Neure Klinika

'Euskarazko tresnak sortu behar ditugu'

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak Neure Klinika zabaldu berri du. Bertako arduraduna den Nekane Galparsoro eta TEL Euskadiko presidente ordea Carmen Sierra gonbidatu ditugu.

  • 15:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroak, BCBLk, Neure Klinika sortu du dislexia, afasia eta adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa ikertzeko. Nahaste hauen diagnostiko goiztiarra eta zehatza egiteko tresnak sortzea eta nahaste hauek gizarteratzea dira helburu nagusiak.

Gaur egun, ama hizkuntza euskara duten umeei nahaste hauek diagnostikatzeko tresnarik ez dago. Horregatik, diagnostiko egokia egin ahal izateko tresna horiek sortzeko lanak egingo dituzte. Horretaz aritu da Nekane Galparsoro, Neure Klinikako arduraduna.

Halaber, Carmen Sierra TEL Euskadi elkarteko presidente ordea da eta nahaste hau ondo ezagutzen du. Bere alabak adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa du. 3 urterekin arazo bat zuela somatu zuten, eta handik zenbait urtetara jakin zuten nahaste hori zuela. Gaur egun, 17 urte ditu alabak. Bere esperientziatik abiatuta, diagnostiko zehatzen eta goiztiarren beharraz aritu da.