Faktoria
Aintzane Ezenarro
'Etikoki oinarri oso sendoak ditu Herenegun proposamenak'
Memoria demokratikoa anitza dela eta norberaren memoria inoiz ezin dela erabili 'besteek jasandako giza eskubideen urraketak justifikatzeko' nabarmendu du Gogora Institutuko zuzendariak.
-
Aintzane Ezenarro
19:56 min
Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendariak 'Faktoria'n hitz egin digu 'Herenegu'n programaren inguruan sortutako eztabaidaz: programa kritikatzen dutenek ekarpenak egiteko garaia dutela azaldu du. Nolanahi ere, aurkeztutako programak dimentsio etiko eta historikoak barne hartzen dituela eta oinarri sendoak dituela dio.
Gatazkaren errelatoa elikatzen duen testigantzarik jasotzen ez duela defendatu du Ezenarrok eta, azpimarratu du, polemikak polemika, ez dagoela eztabaidan memoria egiterako orduan eskubide urraketak jasan dituzten alde guztien ahotsak jaso behar diren ala ez. Demokraziaren historia, dio, 'anitza da' eta Jaurlaritzaren konpromisoa 'aniztasunarekin da'.