Itxi

Faktoria

Joseba Belaustegi

'Erraustegiaren lanak gelditzeko aukera badago. Beharra ere bai'

Gurasos plataformako bozeramaileak Zubietako erraustegiak osasunean eragin dezakeen kaltea salatu du. Osasuna lehenetsi eta propaganda alde batera uzteko deia egin dio Gipuzkoako Aldundiari.

  • 13:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zubietako erraustegiaren kontrako manifestazioaren atarian, 'Faktoria'n izan da Joseba Belaustegi, Gurasos plataformako kidea. Erraustegiaren lanak gelditu eta alternatiba proposatzeko plan teknikoa prestatzen ari direla azaldu du, iragarriz abendu bukaeran eramango dutela Gipuzkoako Batzar Nagusietara.

Adituei erraustegiaren proiektuaren inguruko txostena eskatuta, ohartarrazi du minbizia eragiten duten 12 substantzia multzo igorriko dituela  martxan jartzen bada. GHKko arduradun ohien inguruan auzitegiek emandako azken epaiaz iritzi dio, argi gelditu dela planta hasieratik gaindimentsionatu dela.