Itxi

Faktoria

Ostiralean

Izaskun Iantzi, 'Faktoria'n

25 urte bete dira Gurutze Iantzi Guardia Zibilaren Tres Cantoseko egoitzan hil zenetik. Haren ahizpa Izaskunekin hitz egingo dugu. Bilbotik Donostiara doan Neskworking Trena ere hartuko dugu.

  • Gurutze Iantzi

    Gurutze Iantzi

25 urte bete dira irail honetan Gurutze Iantzi Guardia Zibilaren Tres Cantoseko egoitzan hil zenetik. Urte hauetan guztietan izan dituzten bizipenez eta orain duen ikuspegiaz arituko zaigu, gertutik, haren ahizpa, Izaskun, ostiral honetako 'Faktoria'n. 09:15etik aurrera izango da hori.

Aurrez, solasaldiaren tartean, Nafarroako Skolae hezkuntza programaz arituko dira. Aitor Lakasta Nafarroako Hezkuntza Kontseilaritzako Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko buruak azalduko digu zertan den egitasmo hori.

Eguneko sinadura, Maddalen Arzallusek jarriko du goizeko zortzietako albistegiaren aurretik.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Neskworking Trena hartuko dugu. Bilbotik Donostiarako bidaia hau Emakumeekin elkarteak antolatu du. Emakume ekintzaileek elkarren arteko sareak josi, ezagutza konpartitu eta bizipenak kontrastatzeko ekimena da. Miren Lauzirika egitasmoko antolatzaileak emango dizkigu xehetasun guztiak. Jarraian, Idoia Torregarai filmetako maltzurren barrez ariko zaigu. Juanjo Sanmiguel lankidea Brasil eta Errusia-AEB krisi nuklearraz ariko da.

11:30ean, Mikel Chamizo gure musika klasiko adituak Caballé, Arteta eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa izango ditu hizpide, eta, segidan, Joxelu Aranburuk kontatuko digu nola joan den Kataluniara Quico Pi De La Serra kantariaren etxera, Pi de la Serrak 1976an Usurbilen eskainitako kontzertuaren grabazioa oparitzera. Kantariak, eskerturik, kontzertua eskaini zion bere etxeko salan bertan.

12:00etan, 'Amarauna' saioak asteburuan ekarriko digunaren errepasoa egingo digu Gari Udabe lankideak, eta bizitzaren musikaz ariko zaigu Joseina Etxeberria.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.