Itxi

Faktoria

Zientzia

8D musika: kontzertu batean bezala

Asteotan asko zabaldu da zortzi dimentsiodun musika delakoa. Musika hau kaskoetatik entzuten bada, eragiten duen efektua kontzertu batean egotearen parekoa da. Alde guztietatik inguratzen gaitu.

  • 3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

8D musika ez da hain kontu berria, berez. Soinu holofonikoa du aurrekari. Gure garunak egiten duena kopiatzean datza, azken finean. Norbaitek atzetik deitzen gaituenean, adibidez, bai baitakigu non dagoen gutxi gorabehera, buelta ematen dugu nor den ikusteko.

Uhinak iristen zaizkigunean, gure buruak eta belarriek, bai eta ahoak eta sudurrak ere, transformatu egiten dituzte, frekuentzia batzuk indartuz eta besteak leunduz, eta nondik datozen jakiten laguntzen digu horrek.

Bada, gure garunak berez egiten duena hartu, eta musikari aplikatzean datza. Hala, kaskoetatik entzuten dugu, baina ez du ematen. Musikak inguratzen gaituela dirudi. Garunaren algoritmoak hackeatu dizkigute, nolabait esatearren.

Hemen, adibide batzuk: