Faktoria
Migranteak - Irun
Irun eta Hendaia arteko mugan dauden migranteen ahotsa, Faktorian
Europara bidean diren eta Irungo aterpetxean dauden migranteak 'Faktoria' albistegian izan ditugu.
-
'Faktoria' saio berezia Irundik
35:31 min
Mohamed, Mamadou, Mayu, Ibrahim... 'Faktoria' albistegi berezian Irun erdigunean, San Juan plazan, aurkitu ditugun migranteak dira. Kirol kazetaria da bat, bestea biologia ikaslea. Boli Kosta eta Gineatik iritistakoak eta uzitek amets berdina dute: Gipuzkoa eta Lapurdiko muga gurutzatuta, Frantziara iritsi nahi dute.
Beldurrak jota daudela, 'oso galduta iristen direla' kontatu digute, Irungo San Juan plazako estudio ibiltarira hurbildu zaizkigun boluntarioek. Eva Aranguren, Amaia Oka eta Amets Arzallus dira. Gaur, migranteen bozeramale bihurtu ditugu. 'Miseriari, ezin biziari, egoera politiko desegonkorrari ihesean' datozela kontatu digute eta bakoitzak bere partikularidadea dituen arren, orokorrean historia berdintsua dutela. Zenbakien gainetik, sentimentuei buruz aritu dira. Migranteak 'baloreak hautsita iristen direla' esan digute eta 'garrantzitsua dela, maitasuna ematea. Beren burua maita dezaten et aoroitarazteko pertsonak direla eta eskubideak dituztela'.