Itxi

Faktoria

Kathrine Switzer

'Bereziki, gizonek egin didaten harrerak hunkitu nau Behobian'

261 dortsalarekin Bostongo maratoia osatu zuen emakumea, ikur historikoa, Euskal Herrian da, Deustu forumek ekarrita. Beldurrak kendu, andreak batu eta arauak aldaraztearen beharra aldarrikatu du

  • Kathrine Switzer. Argazkia: Euskadi Irratia

    6:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Zoragarria izan zen. Donostiako Hiriak berak egindako harrera, hasteko, baina korrikalariek ere oso harrera beroa egin zidaten. Korrilari gizonezkoek egindakoa izan zen bereziki hunkigarria niretzat. Neregana etorri eta zineko izar gisara hartu ninduten; eta horrek esan nahi du maite dutela emakumeak korrika ikustea eta hori oso garrantzitsua da niretzat. Ez neukan horren zalantzarik; gizonezkoek beti babestu izan dituzte emakume korrikalariak'. Hala mintzo zaiguna Kathrine Switzer da, munduan, dortsala jantzita, maratoi bat osatzea lortu zuen lehen emakumea.

Maratoi hartatik botatzen ahalegindu ziren eta argazki ikonikoa utzi zuen une hark historiarako, eta batez ere, emakumeen ahaldundetzearen historiarako. 'Banekien amaitzen ez banuen, inork ez zuela sinistuko emakumeek ere amai zezaketenik. Oraindik harritu egiten naiz, 20 urterekin erabaki hura nola hartu nuen ikusita. Uste dut korrika egiteak persona bezala indartu egin ninduela aurrez, eta horregatik saiatu izan naiz emakumeek korrika egin dezaten beti. Ez atletak bihurtzeko, baizik eta norberaren estimua eta ahalduntzean laguntzeko'.

Horretan laguntzen du 261 fundaziotik, gaur egun ere. Zenbaki hori da Switzerrek Bostonen 1967an jantzi zuena eta berarentzat 'zenbaki magikoa da' oraindik. Zenbaki hori bera duen Behobia-Donostiako dortsala jaso du Donostian oparitan. Eta Aroa Merinok, berriz, bere garaikurra eman dio. Pozarren dago Switzer keinuagatik. 'Nire garaikurrik kuttunena da', azpimarratu du 'Faktoria'n.