Itxi

Faktoria

Ostegunean

Ipar Euskal Herriko industria sektorearen argazkia, 'Faktoria'n

Euskal Elkargoko Michel Etchebestekin eta Baionako Bihartean egitasmoko Beñat Jaureguyrekin eginda dugu hitzordua. Magazinean, gainera, Sabeletik Mundura webguneko Nahia Alkorta izango dugu.

  • Iparraldea

    Iparraldea

Ipar Euskal Herriko enpresen argazkia zein den jakiteko tartea hartuko du ostegun honetako 'Faktoria'k. Michel Etchebest, Euskal Elkargoko, Industria, Garapen eta Laborantzako arduradunarekin egina dugu hitzordua Maulen eta hitz egingo dute, baita ere, Beñat Jaureguy Baionako Merkataritza ganberako ‘Bihartean’ egitasmoko arduradunarekin. Aitzindaritza hartuta ari diren enpresen adibideak, berriz, Mikel Curutcharryk eta Jurgi Camblongek ekarriko dizkigute, Olaberria eta Sophia genetics enpresako arduradunek, hurrenez hurren. 09:30etatik aurrera izango da hori. Aurrez, aktualitateari buruzko solasaldian batuko dira Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Joseba Arruti.

Ostegunero bezala, Aingeru Epaltzak sinatutakoa izango da 08:00ak aurreko iritzi jarduna.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, aktualitateari begira jarriko zaizkigu Mikel Garcia eta Jurdan Arretxe kolaboratzaileak. Gero, Euskaraldiko istorioei egingo diegu tartea Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'ekinrekin.

11:30ean, Mireia Roca arkitektoa Donostiako Errekalde auzoko Coca Colaren eraikinaz ariko zaigu, eta, jarraian, Sabeletik mundura webguneak bosgarren urtemuga duela-eta,  Nahia Alkorta arduradunak eta gurasotasunerako bidelagunak ondorengo gomendio honi buruz hitz egingo digu: Utzi gurasoak bakean!

12:15ean, adineko pertsonentzat eta betaurreko berezi batzuen bidez errealitate birtuala prestatu duten Iñaki Aranburu eta Jorge Maylin azalpenak ematera etorriko dira. Saioa bukatzeko, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.