Faktoria
7 begiratokitara txangoa
Euskal Herriko 7 herrialdeetako begiratoki banara, hango bistez gozatzeko
Zuberoako Maidalena kaskoa, Lapurdiko Larun mendia, Arabako Olarizu mendia, Iruñeko katedraleko kanpandorrea, Gipuzkoako Irukurutzeta mendia, Bilboko Artxanda eta Nafarroa Behereko Arradoi mendia.
-
36:42 min
Euskal Herriko 7 herrialdeetan barna ibili gara, herrialde horietako bakoitzean ikusmira ederrak dituen begiratoki banatan zehar txangoa egiten. Esanguratsuak diren eta bista zoragarriak dituzten 7 begiratokitatik begiratu dugu 'Faktoria' magazinean.
Zuberoako Maidalena kaskotik ikusten dena kontatu digu Maite Lephaille, Xiberuko Botza irratiko kazetari-esatariak. Lapurdiko Larun mendiko ikusmira deskribatu digu Larun Gain ostatu eta dendako Gurutze Peña nagusiak. Kutzemendi edo Olarizu mendiaren gailurretik ikusten dena Moises Ruiz de Azua, Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastetxeko teknikariak kontatu digu. Iruñeko katedraleko kanpandorretik begiratzen lagundu digu Xabier Aranburu, Iruñeko katedraleko museoko gidariak. Gipuzkoako Irukurutzeta mendiaren gailurretik ikusten dena adierazi digu Aitziber Kortazar, Debegesako Turismo eta Garapen Iraunkorreko arduradunak. Bilboko Artxanda menditik ikusten den guztia Asier Abaunza, Bilboko Udaleko Hirigintza, Obra eta Zerbitzu arduradunak kontatu digu; eta azkenik, Nafarroa Behereko Arradoi mendiaren gailurrean gure begi izan da Mattin Errekart izpurarra.