Faktoria
Asteartea
'Tinnitus'a hizpide, 'Faktoria'n
Entzumenari dagokion pertzepzio-arazoari helduko diogu. Magazinean, Elikagai Bankuen bilketari eta diziplina positiboari begira jarriko gara.
'Tinnitus' edo entzumenari dagokion pertzepzio-arazoari helduko diogu 'Faktoria'n, astearte honetan. Xabier Altuna Donostiako Ospitaleko otorrinolaringologia zerbitzuko arduraduna izango dugu, baita 'tinnitus' a duten Gotzone Redondo eta Mario Unamuno ere.
09:30etik aurrera izango da hori; aurretik, aktualitateari buruzko solasaldia izango dugu, ohi bezala. Eguneko zutabea Garbiñe Ubedak sinatuko du.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Euskal Herriko Elikagai Bankuen urteko bilketa handiaren atarikoa egingo dugu. 10:30ean, berriz, Sara Sanabria pedagogoaren bisita izango dugu, 'Diziplina positiboaz' mintzatuko zaigu; alegia, diziplina eraginkorra izan daitekeela, nahitaez zigorrarekin lotu beharrik gabe.
11:15ean, Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibarzabal, 'Direnak eta ez direnak' tartean. Oraingoan, "sekula ez da berandu" goiburua gogoan hartuta. Eta horri loturik, Durangoko emakume adindu batzuek igerian ikasten ari direla kontatuko digu erreportajean Amaia Artetxe faktoriakideak.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.