Faktoria
Tinnitus edo akufenoak
'Nire buruan bakarrik entzuten dudan zarata desatsegin batekin bizi naiz'
Otorrinolaringologoen arabera, herritarren erdiak bere bizitzaren uneren batean tinnitusa izango du.
-
18:50 min
Tinnitusa sintoma bat da. Norberaren buruan entzuten den etengabeko zarata, 'burrunba' edo 'txistu' moduko soinu desatsegina. 60 urte inguru ditugunean azaltzen da, baina ospitaleetako otorrinolaringologia sailetan kezkatuta daude. Xabier Altuna Donostiako Ospitaleko Otorrinolaringologia zerbitzuko arduradunak 'Faktoria'n esan du, 'herritarren erdiak bere bizitzako uneren batean izango duen' sintoma dela. Geroz eta kasu gehiago joaten dira euren kontsultetara eta gazteagoen artean azaltzen da, 'musika entzuteko erabiltzen diren kasko txikien' eraginez. 'Belarriari lan handiegia emateagatik' agertzen da, Altuna medikuak gaineratu duenez.
Gurutze Redondo eta Mario Unamuno gasteiztarrek tinnitus-a dute. 'Faktoria'n azaldu digute ze kalte eragiten dien eta nola bizi diren .