Itxi

Faktoria

Sekula ez da berandu

'Ez da erraza izan, baina lortu dugu igerian ikastea!'

80 urte inguru eta, orain, ia egunero batzen dira Durangoko igerilekuan, ikasitakoa disfrutatzeko.

  • 5:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egin ez duzuen zerbait egiteko, nork dio berandu dela? Kendu burutik ‘bfff… baina dagoeneko berandu da’ edo ‘hori gazte denboran egin behar nuen’ eta horrelako pentsamentuak edo bestela ezagutu Durangoko emakume hauen esperientzia.

Bizitza oso bat eta inoiz ez dute igerian ikasteko aukerarik izan, duela gutxira arte. 70-80 urte bitartean dituzten emakumeak dira denak eta orain, igerian ibiltzeko hiru-lau aldiz batzen dira astean -Jasone eta Jone monitoreen babesarekin- Durangoko Landako igerilekuan.

Maribel, Mari Karmen eta Rosik euren bizipenak kontatu dizkigute.