Itxi

Faktoria

Patineteen araudia

'Trafiko zuzendaritzarekin bat eginda, patineteen abiadura murriztuko dugu'

Itziar Gomez Iruñeko udaleko segurtasun zinegotziarekin hitz egin dugu.

  • 5:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Udalak prest du patineen erabilera arautuko duten testua. Abenduko udalbatzan onartu eta udaran indarrean jarri asmo dute. Helburuari eutsiko diote,  Espainiako trafiko zuzendaritzak iragarri berri dituen debekuak gaineratuz. DGT erakundeak aurreratu du espaloitik patineteak erabiltzea arau-haustea izango dela eta ibilgailu elektriko horien abiadura, 25 km/h murriztu nahi du.

Itziar Gomez Iruñeko segurtasun zinegotziak 'Faktoria'n esan du 'filosofian ados' daudela bai udala eta baita Espainiako trafiko zuzendaritza ere. 'Oinezkoen segurtasuna bermatu behar da espaloietna et ahorretarako, txirrindak eta patineteak esparru horretatik kanporatu behar dira'. Patineteen araudia ezinbestekoa da Gomezen iritziz: 'aurrikusia genuen gabonetatik aurrera arazo handia izango zirela patineteak', salmenta handituko delako.