Faktoria
Felipe Juaristi
'Imanol Larzabalek bizitakoak daude liburuan, baina liburukoa ez da bera'
Imanol kantariaren lagun mina zen Felipe Juaristi idazlea. Harkaitz Canoren 'Fakirraren ahotsa' nobela ona dela iruditu zaio, baina aitortu digu ez duela bertan aurkitu 'bere Imanol'.
-
22:52 min
Felipe Juaristiren iritziz, mina eta oroitzapen mingotsa ez dira osagai onak literatura egiteko. Horrexegatik uste du, 'Faktoria'n esan digunez, Fakirraren ahotsa liburua idazterakoan Harkaitz Canok hartu duen distantziak on egin diola emaitzari, irakurleak irabazten irtengo direlako.
Harkaitz Canok nobela Imanol Larzabal kantariaren bizitzan oinarritu badu ere, liburuko protagonista Imanol Lurgain da. Juaristik, hain zuzen, ez du nobela honetan aurkitu berak ezagutu zuen Imanol. Hark bizitako gertaerak daude liburuan, baina bere esanetan bertan agertzen dena ez da bera.
Imanolen azken urteak ilunenak izan zirela esan du Juaristik, eta horien inguruko kontaketarik ez du liburuan aurkitu. Gaixotzerainoko beldurra bizi izan zuela dio, eta musikari batek behar duen oinarrizkoena galdu zuela, publikoa.